SAALDA_LOGOA_horia

Behi-hezur Saalda

Su txikian hogei orduz egosita prestatzen da gure behi-hezur salda.  Bertako osagaiekin, Elorrion. Osasuntsua da eta mundiala dago. 

Zuzenean, berotuta, edan edo sukaldean egiteko erabili.

Agian solidarioa delako erosiko duzu, eta primerakoa dagoenez errepikatu.

Mundua pixka bat hobetzea?

Proiektu solidarioa da gurea.

Irabazi GUZTIAK emango dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.

Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.

Irabaziak? Sarrerak – gastuak.

Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.