Aita Mari - SMH, gure lehen dohaintza (1/2)

Pasa den ostegunean Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkarteko komunikazio teknikaria den Leire Motrikorekin egon nintzen berbetan.

SMH elkartearen jarduna pixka bat hobeto ezagutzeko balio izan zidan. Euren elkartearen ekimen ezagunena Aita Mari itsasontzia da. Ikusiko zenuen hedabideetan, Mediterraneo itsasoan migranteei laguntzen ibiltzen dira.

Elkarrizketaren biharamunean bertan lehorreratu zen Bilboko portuan Aita Mari, bere hamabigarren misioari amaiera emanaz. Une hau aprobetxatu zuten martxan izan duten crowdfunding kanpaina amaitzeko ere. Ia 50.000 euro bildu dituzte 600 pertsonatik goraren babesa jasoz.

Leirerekin izandako elkarrizketak balio izan zidan jakiteko, adibidez, Aita Mari itsasontziarekin egiten duten lanaz gain beste ekimen batzuk ere badituztela. Entzun, ikusi eta zerorrek deskubritu:

SAALDAren bezeroek erabaki zuten urtarrileko eta otsaileko irabaziak SMHrekin (eta Aspanogirekin) partekatzea. Zeuk ere SMH – Aita Mari babestea nahi baduzu, sartu euren webgunean eta bertan topatuko duzu laguntzeko modua.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Bederatzigarren dohaintza

Polita da SAALDA proiektuak bi urte betetzea dohaintza eder bat egiten elkarte miresgarri bati. Atzo egin genion 1.300 euroko dohaintza Begiris elkarteari, gure bezeroek horrela aukeratuta.

Goian aipaturiko kopurua da 2025eko azken hiruhilekoan (urria-abendua) saldutakoarekin lorturiko irabazia. Bezeroek hiru elkartea proposatu zituzten eta bozketan Begiris izan zen aukeratua. Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzen duen elkartea da Begiris. Euren webgunean ezagutu ditzakezu hobeto.

Gure bigarren dohaintza

Martxoan eta apirilean 865 euroko irabazia izan du SAALDAk. Epe horretan izan ditugun salmentei kentzen dizkiogu gastuak, horrela kalkulatzen dugu irabazia, hots, dohaintza egiteko diru-kopurua. Bezeroek aukeratu dute oraingoan dohaintza Zaporeak elkarteari egitea.