Su txikian hogei orduz egosita prestatzen da gure behi-hezur salda. Bertako osagaiekin, Elorrion. Mundiala dago.
Zuzenean, berotuta, edan edo sukaldean egiteko erabili.
Sukaldean egiteko erabiltzen dira hondoak, errezetei zaporea emateko.
Kolorearen arabera hondo ilunak edo argiak daude. Arrain, barazki edo haragi zaporedunak.
Gure HOONDO iluna bertako barazki eta haragia erabiliz prestatzen dugu.
Eman zure arroz, gisatu eta zopei ukitu berezia.
Proiektu solidarioa da gurea.
Irabazi GUZTIAK ematen dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.
Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.
Irabaziak? Sarrerak – gastuak.
Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.
2024an ekin genionetik 5 dohaintza egin ditugu jada. Egin klik behean irakurtzeko.