Kolageno hidrolizatua daukan behi-hezur SAALDA: Euskal Herria egina, gozo-gozoa eta solidarioa. Zer gehiago? 😉
SAALDA Alazne, Edurne eta Xabik prestatzen dute, Elorrion, bertako osagaiak erabilita, 22 orduz su txikian egosita.
Kaxaka saltzen dugu gure behi-hezur salda. Kaxa bakoitzean 6 salda poto datoz. Kaxa bakoitzaren (6 x 400 ml) prezioa 36 eurokoa da (15 euro/litroa).
Erosi 2 kaxa (edo gehiago) eta bidalketa doan irtengo zaizu.
100 ml-ko balioak:
Ur litro batean dauden osagaiak: Behi-hezurrak (380 gr), tipula, porrua, azenarioa, apioa, gatza eta sagar-ozpina.
Erabiltzen ditugun osagaiak Euskal Herriko ekoizle txikiei erositakoak dira.
Belardietan bazkatzen duten behien hezurrak erabiltzen ditugu, animalien ongizatea ziurtatzen duten ekoizleekin lana egiten.
Sukaldean erabiltzeko edota berotuta edateko aproposa da.
Zuzenean berotu eta edan.
Egunean poto erdia hartzea gomendatzen dugu. Eta astean 3-4 aldiz hartzea. Hau da, astean bi poto gehienez.
Ireki aurretik gorde potoak armairuan. Behin zabaldu ostean, ez baduzu amaitu, hozkailuan gorde.
Gure hezur-salda ontziratu ostean Maria bainu moduko tratamendu bat egiten diogu, iraungipena luzatzeko, eta prozesu horretan sortzen da hidrolizatutako kolagenoa.
400 ml-ko poto batean 21,2 gr kolageno daude eta egunean 10 bat gramo kolageno hartzea gomendatzen dute.
Orain salgai dagoen sortak 2026ko maiatza arteko gutxieneko iraupen-data dauka.
Leku fresko eta lehorrean gorde. Ireki ostean, gorde hozkailuan eta kontsumitu 5 egunetan.
MRW mezularitza-enpresak erabiltzen dugu garraiorako.
Hainbat mezularitza-enpresa probatu ostean, haiekin geratu gara.
48-72 orduan etxean izango duzu, eskaria noiz egiten duzun kontuan izanda, noski.
Astelehenetik ostegunera arteko eskariak (12:00ak aurretik egindakoa) egunean bertan jartzen ditugu martxan. Mezulariei jasotzeko eskatu eta 24-48 orduan bidaltzen dute.
Kaxaka saltzen dugu SAALDA. Kaxa batean 400 ml-ko 6 poto doaz. Kaxa bakoitzak 36 euro balio du (BEZ barne).
7,5 euro (BEZ barne) kobratzen ditugu bidalketa gastuak. 50 eurotik gorako eskarietan ez dago bidalketa gasturik.
Hau da, eskatu bi kaxa (36 euro x 2 = 72 euro) eta doan irtengo zaizu bidalketa.
SAALDA hainbat herritan dago eskuragai, begiratu hemen zein dendatan erosi dezakezun.
Oraingoz Espainian (penintsulan eta Balearrak) soilik egiten ditugu bidalketak.
Ipar Euskal Herrira gure kaxak eramateko moduko mugalari jator, ganorazko eta garestiegia ez den bat ezagutzen baduzu, jarri gurekin harremanetan kaixo@saalda.eus helbidera idatzita.
Hezur-salda ez da merkea.
SAALDAren prezioa jartzean lehiakideena kuxkuxeatu dut eta antzerakoa jarri. SAALDA bataz-bestekoa baino merkeagoa da.
Orain, ez konparatu behi-hezur salda bat eta supermerkatuan aurkituko dituzun salda normalak.
Gurea 20 orduz su txikian egosten da, bestea 3 orduz.
Gurea aberatsa da kolagenoan, bestea ez.
Denboraz luzez eta maitasunez egindako hezur-salda da gurea. Osasuntsua.
Gauzak ondo egitea ez da merkea.
Ondo egindako lana baloratu beharra dago. Zuri gustatzen zaizu zure lana baloratu dezaten besteek, ezta?
Ah, Euskal Herrian eta Euskal Herriko osagaiekin egiten den hezur-salda euskaldun bakarra gara.
Noski, zerorrek prestatu dezakezu etxean.
Gure amonek horrela egiten zuten.
Orduak pasatzen zituzten hezur-salda prestatzen.
Denbora soberan baduzu, zerorrek erosi osagaiak, probatu errezetak, prestatu sukaldea eta egin ezazu etxean (eta gero garbitu dena).
Bestela, SAALDA.
SAALDA Elorrioko Delikatetxe kooperatiban prestatzen dute. Euren egoitzan eguzki-plakak erabiltzen dituzte energia sortu eta ahalik eta garbien izateko.
Gure jardunak sortzen dituen hondakin eta zaborrak kezkatzen gaitu, baita garraioak sortzen duen kutsadurak ere. Arazo honi aurre egiteko asmo sendoa daukagu, zero emisio garbiak lortu arte.
Proiektu solidarioa da gurea.
Irabazi GUZTIAK ematen dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.
Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.
Irabaziak? Sarrerak – gastuak.
Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.
2024an hasi ginenetik, 6 dohaintza egin ditugu jada. Egin klik hemen behean eta irakurri zerorrek.