Hasiera bat
Egia aitortuko dizut. Blog honen lehen artikuluan nondik jo erabakitzea kosta zait.
Lehen pausua.
Martxa baten lehen nota jartzen.
Bigarrena, hirugarrena eta ondorengoak…
Mila poto, pasatxo. Hiru hilabetetan.
Joño. Bada zerbait.
Gure txikian zifra handia da.
Pasa den astean saldutako salda kaxa kopuruari begiratu, hau bider sei egin (kaxa bakoitzean sei poto datozelako) eta, hara! Mila poto baino gehiago saldu ditugu eta!
Atzo egin zituen Saaldak hiru hilabete jendaurrean. Urtarrilaren 15ean bidali nuen lehen mezu publikoa.
Eta, hiru hilabetera, mila poto pasa salduta.
Lagun zahar eta berrien babesaz. Ahoz-ahokoari esker. Euskarazko hedabideetan soilik azalduta (Segura irratia > Berria > Euskadi Irratia > Eta kitto > ETB1).
Eta publizitatea egin barik! Ojo, publizitatea egitea txarra da? Influentzerrekin kanpainak egitea txarra da? Ez. Horri esker gehiago salduko genuen. Akaso. Azkarrago iritsiko ginen lehen mila potoak saltzera, agian. Baina hasiera honetan, lehen hiru hilabete hauetan, ez zegoen presarik. Eta, aizu, nahiago dut lortutako irabazia pixka bat handitxoagoa izan eta bezeroek aukeratu dituzten GKE horiei ekarpen ganorazkoagoa egitea (urtarrila eta otsaileko dohaintza eginda, laster dator martxoko eta apirileko irabazia nori emango diogun aukeratzeko prozesua).
Ez dago presarik.
Arnas luzekoa izan ohi naiz, ez esprint motzetakoa. Bizitzan, lanean zein kirolean.
Orain, lehen hiru hilabeteetan mila poto pasa saldu izana erritmo polita dela iruditzen zait, eh! Ez duzu uste?
Bidelagun izan nahi baduzu, hemen erosi dezakezu gure behi-hezur salda.
Segi dezagun bidea egiten. Segi dezagun mundua toki pixka bat hobea bilakatzen.
Egia aitortuko dizut. Blog honen lehen artikuluan nondik jo erabakitzea kosta zait.
Lehen pausua.
Martxa baten lehen nota jartzen.
Bigarrena, hirugarrena eta ondorengoak…
Pasa den ostegunean Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkarteko komunikazio teknikaria den Leire Motrikorekin egon nintzen berbetan.
SMH elkartearen jarduna pixka bat hobeto ezagutzeko balio izan zidan. Euren elkartearen ekimen ezagunena Aita Mari itsasontzia da. Ikusiko zenuen hedabideetan, Mediterraneo itsasoan migranteei laguntzen ibiltzen dira.
Elkarrizketaren biharamunean bertan lehorreratu zen Bilboko portuan Aita Mari, bere hamabigarren misioari amaiera emanaz. Une hau aprobetxatu zuten martxan izan duten crowdfunding kanpaina amaitzeko ere. Ia 50.000 euro bildu dituzte 600 pertsonatik goraren babesa jasoz.