Diru-gose hutsak gidatzen dituen enpresa gehiegi dago munduan. Ez nuen nahi halako enpresa bat gehiago sortzerik.
Ez du ardura zein forma juridiko duen enpresak. Dirua irabaztea beste helbururik ez dagoela dirudielako.
SAALDA desberdina izateko asmoz sortu dut. Arraroa izateko asmoz.
Irabazi guztiak emango dizkiogu Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati eta bezeroek aukeratuko dute nor lagundu.
Mundua ez dago bere onenean eta laguntza pixka bat behar du zauriak goxatu eta sendatzeko.
Irabaziak = salmentak – gastuak.
Puntu.
Saltzen dugunari kendu diezaiogun gastatzen duguna, eta, hara, hortxe irabaziak.
Bi hilean behin ikusiko dugu zer saldu dugun, zeintzuk izan diren gure gastuak eta irabaziak kalkulatuko ditugu.
Ipuinik gabe.
Bezeroek proposatu eta aukeratuko dute nori emango dizkiogun irabaziak. Ekimen honen arrarotasun bat gehiago.
Ez dut nik izan nahi aukeraketa horren zama.
Mundua toki pixka bat hobea bilakatzeko ahaleginean diharduten egitasmo eta erakundeak lagundu nahi ditugu. Balio hauekin bat egiten duten erakundeak lagunduko ditugu.
2024ko urtarrilean martxan jarri ginenetik hiru bider burutu dugu dohaintza nori egin aukeratzeko prozesua:
Gure irabaziak partekatuta mundua gutxika-gutxika aldatu nahiko genuke. Pixka bat soilik bada ere.
Eta ederra litzateke gure egitasmo xume honek izango balu eragina gu baino handiagoak diren haiengan.
Denok batera lortu dezagun mundua toki pixka bat hobea bilakatzea.
Su txikian hogei orduz egosita prestatzen da gure hezur-salda. Horrela lortzen dugu kolagenoa.
Zure artikulazioak eta azala gaztetzen lagunduko dizu kolagenodun gure saldak.
Osasuntsua da eta mundiala dago.