SAALDA PIXKA BAT S.L. enpresa bitxia da. Arraroa.
Ez dugu enpresa hau sortu diru mordoa irabazteko. Mundua pixka bat hobetu nahi dugu, beharra dauka eta.
Ideia nirea izan zen. Mikel dut izena.
2018an esklerosi anizkoitza diagnostikatu zidaten.
Hasierako kolpearen ostean bizitza osasuntsuagoa eramaten hasi nintzen: kirol gehiago eta jaten nuena zainduz.
Zulotik mendi puntara pasa nintzen, literalki.
Gaisotasuna ezagunagoa bilakatzeko asmoz pare bat erronka solidario egin nituen, arropa salduz eta etekinak dohaintzan ematen.
Baina jabetu nintzen ezin nituela lagun eta senideak estorsionatu behin eta berriz nire kamisetekin.
Beste zerbait behar nuen.
Eta halakoan Elorrioko Delikatetxe kooperatiba ezagutu nuen.
Saldak egiten artistak dira Delikatetxekoak. Eurentzat zein beste bezero batzuentzat. Aipatu zidaten modan jartzen ari zela kolageno asko daukan hezur-salda berriz ere (aspalditik datorren errezeta delako, diot).
“Txo, hortxe daukak behar duan produktua!”. Eta SAALDA abenturarekin amesten hasi nintzen.
Delikatetxeko lagunak dira gure saldak egin, ontziratu, gorde eta bidaltzen dutenak.
Ez nuen beste enpresa estandar bat gehiago sortu nahi. Ez zeukan zentzurik.
Horregatik, gure enpresak bere irabaziak (sarrerak – gastuak) emango dizkio mundua toki pixka bat hobea egin nahi duten ekimenei.
Ez da nire atzamar magikoa izango zein ekimen lagundu aukeratuko duena. Bezeroek aukeratu dezatela.
Hemen irakurri dezakezu gehiago gure balio eta filosofiari buruz.
Beste puntu garrantzitsu bat gardentasuna da: zenbat saltzen dugun, zeintzuk diren kostuak eta zenbateko diru-ekarpena egiten diogun aukeratutako egitasmoari.
Hau dena xehe-xehe eta ulertzeko moduan kontatu nahi dut. Bezeroei bidaliko diet informazioa, haiekin batera landu nahi dudan ekimena delako hau.
Argi daukat ona dela enpresarentzat, eta baita niretzako ere.
SAALDA PIXKA BAT S.L.
Helbidea: Julian Etxeberria 10 – Eibar (Gipuzkoa)
Kontaktuan jartzeko: kaixo@saalda.eus
EAEko elikagai-establezimenduen erroldan zein Espainiako RGSEAA erregistroan dago izena-emanda gure enpresa.
Su txikian hogei orduz egosita prestatzen da gure hezur-salda. Horrela lortzen dugu kolagenoa.
Zure artikulazioak eta azala gaztetzen lagunduko dizu kolagenodun gure saldak.
Osasuntsua da eta mundiala dago.
Proiektu solidarioa da gurea.
Irabazi GUZTIAK emango dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.
Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.
Irabaziak? Sarrerak – gastuak.
Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.