Gure lehen dohaintza(k)

Zaldieroa ilustratzaile eta marrazkigileak badu pertsonaia bat Gizon jakintsua izena duena, Afrikako ezjakin koitaduei laguntza eramaten diena. Satira bat, goitik begiratzen dutenen kontura.

Nire burua ez nuke ikusi nahi pertsonaia honen pareko zerbait gisa. Mundua pixka bat hobetu nahi nuke, baina apaltasunez. Horregatik apaltasuna dago SAALDA proiektuaren balioen artean.

Ojo, baina benetako apaltasuna, eta ez apaltasun faltsua. Edo horrela sentitzen dut nik.

Aletxo bat jartzen du SAALDA proiektuak mundu pixka bat hobetzeko. Guk eta gure bezeroek, ze, bezeroen erosketa barik ez dago ezer.

Urtarrilean eta otsailean 1.350 euroko irabazia izan du SAALDAk. Hori izan da salmentei gastuak kendu ostean geratzen dena. Eta hori da dohaintzan eman duguna.

Bezeroei galdetu genien ea zein elkarte nahi zuten babestu. Hogei bat proposamen jaso genituen. Zerrenda antolatu eta bezeroei bozkatzeko eskatu genien.

Eta, hara, espero ez nuen zerbait gertatu zen: berdinketa!

Bi elkartek jaso zituzten botu gehien eta aurreikusi barik neukan egoera honetan erabaki salomonikoa hartzea izan zen onena: dirua erdibana.

Aita Mari – Salvamento Marítimo Humanitario eta Aspanogi elkarteak izan dira gure bezeroek aukeratu dituzten bi elkarteak. Haientzat izan da SAALDAren irabazien lehen dohaintza.

Martxoa eta apirilean egindako salmentekin lortutako irabaziekin egingo dugu hurrengo dohaintza. Zuk ere lagundu nahi baduzu, sartu hemen eta erosi gure hezur-salda.

Blogeko beste artikulu batzuk:

SMH – Aita Mari, gure lehen dohaintza (1/2)

Pasa den ostegunean Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkarteko komunikazio teknikaria den Leire Motrikorekin egon nintzen berbetan.
SMH elkartearen jarduna pixka bat hobeto ezagutzeko balio izan zidan. Euren elkartearen ekimen ezagunena Aita Mari itsasontzia da. Ikusiko zenuen hedabideetan, Mediterraneo itsasoan migranteei laguntzen ibiltzen dira.
Elkarrizketaren biharamunean bertan lehorreratu zen Bilboko portuan Aita Mari, bere hamabigarren misioari amaiera emanaz. Une hau aprobetxatu zuten martxan izan duten crowdfunding kanpaina amaitzeko ere. Ia 50.000 euro bildu dituzte 600 pertsonatik goraren babesa jasoz.

Mugarri bat gehiago

Edozein proiektuk dauzka bere mugarriak. Saaldan pasa ditugu jada mugarri txiki batzuk: saldutako lehen 1.000 potoak edota gure lehen sei hilabeteak.

Egun hauetan beste mugarri bi pasa ditugu:

Atzo bete ziren bederatzi hilabete saltzen hasi ginela. Haurdunaldi bat.
Pasa den astean pasa genituen saldu eta fakturatutako 10.000 euroak (BEZ gabe, hau da, guztira 11.000 euro pasatxo).

Bederatzi hilabete. 10.000 euro. 

Duela hiru hilabete nioen moduan, gure txikian, bada zerbait.

To, ospatzeko, Hiru Erregeen Mahai gainera igo ostean hartu nuen argazkia, Saalda eta guzti 😊.