Hasiera bat

Egia aitortuko dizut. Blog honen lehen artikuluan nondik jo erabakitzea kosta zait.

Lehen pausua.

Martxa baten lehen nota jartzen.

Bigarrena, hirugarrena eta ondorengoak. Horiek banekien nondik joango ziren.

Baina lehena.

Horrekin kateatuta egon naiz. Horrenbeste kateatuta, ezen ez nuen bloga abian jartzen.

Eta, begira Saalda proiektu honek baduela zer esana: saltzen dugun hezur-salda bera, enpresaren balioak eta filosofia, ia bi hilabete hauetan eman ditugun lehen urratsak, …

Lehen pasuauk kateatu nau, ondoren zetozenak emateko gaitasuna kenduz, nahiz eta ondorengo hauek argixeago nituen.

Hasierari beti ematen zaio itzelezko garrantzia. Liburuaren lehen kapitulua. Bideoa baten lehen minutua. Denek bilatzen dute publikoa kateatzea, gero datorren horretan jarraitu dezaten.

Anti-hasiera bat da hau. Ez dago esaldi borobilik. Blog honen hasiera xume bat, besterik ez. Nire buruari jarritako kateak kentzeko ariketa.

Ondoren datorrena delako garrantzitsua.