Alaznek bidali digun errezeta:
Globalizazioa gure sukalde eta mahaietara heldu da. Elikadura erreferenteak zabalduz doaz, baina batzuetan kosta egiten zaigu halako zaporeak gurera ekarri eta eskura ditugun osagaiekin plater ezberdinak eraikitzea. Honakoa zopa japoniarra euskaldun gustuetara moldatzeko proposamena da, eskuragarri ditugun osagaiekin plater ezberdin bat dastatzeko aukera izan dezagun.
Lehenik eta behin zopari jarriko dizkiogun gainekoak prestatuko ditugu. Honakoan oilaskoa, arrautzak eta onddoak aukeratu ditut, baina badira mila aukera: txerrikia, soja edo banbu kimuak, espinakak, algak, tofua eta abar.
Oilaskoa eta arrautzak batera egos daitezke. Bete lapiko bat urez eta irakiten hasten denean ura gatzitu. Gero, sartu uretan paparra eta arrautzak. Arrautzak 7 minutuz izango ditugu uretan eta oilasko paparra 20-25. Arrautz-gorringoa mamitsu mantentzea gustatzen bazaizu, 7 minutu nahikoa izango dira; baina, aldiz, nahiago baduzu guztiz eginik egotea, utzi 10 minutu irakiten.
Behin oilasko paparra egosi dugula, bi sardeskekin lagundurik haragia birrinduko dugu. Ez egin zati sobera txikiak, bestela zaila izango da gero jatea.
Shiitakeak zartaginean salteatuko ditugu. Soja saltsa gehiago gehitu dezakezu azken momentuan.
Tipulina fin moztuko dugu eta prest utzi azken momentuan platerrari gehitzeko.
Zoparen oinarria prestatuko dugu orain. HOONDOa prest izateak izugarri azkartzen du prozesua. Hara: lapiko batean gehitu 400 ml HOONDO, 100ml ur eta jengibre birrindua eta soja saltsa. Azkenengo bi hauek nahi duzun zapore intentsitate mailaren arabera.
Ramen fideoak egosi eta platerra muntatzea baino ez da faltako. Salda oinarrian eta fideoak eta gainerako elaborazioak gainean.
On egin!
Goian irakurri duzun errezeta HOONDOa erabiliz dago prestatua.
Sukaldean egiteko erabiltzen dira hondoak, errezetei zaporea emateko.
Gure HOONDO iluna bertako barazki eta haragia erabiliz prestatzen dugu.