Zer egin kristalezko potoekin?

Bezero askok galdetzen didate ea kristalezko potoak berrerabili nahi ote ditugun SAALDAn.

Nahi… nahi…

Gauza bat da etxean kristalezko potoak berrerabiltzea. Oso ondo garbitu eta kitto. Berriz erabiltzeko moduan daude.

Baina elikagaien industrian ez da horren erraza: kristalezko potoa esterilizatu egin behar da elikagaiak berriz bertan sartu aurretik. Eta esterilizatzea ez da horren erraza, ezta merkea ere.

Ahaztu gabe poto hauek Elorriora berriz garraiatzeak sortzen duen kutxadura.

Laburbilduz. Zerorrek berrerabili kristalezko potoak etxean gauzak gordetzeko. Eta jada ez bazaizkizu armairuan ere kabitzen, birziklatzera bota.

Gainera, beiraren birziklatzea nahiko eraginkorra da. Plastikoaren birziklatze-prozesua baino baino dezentez eraginkorragoa ei da, aurreko batean irakurtzen nuenez.

Hori bai. Galdera itzuliko dut: zerbait bururatzen zaizu egin dezakegula hondakin gutxiago sortzeko ontziekin? Ideiak  eta ekarpenak ongietorriak dira, noski!

Blogeko beste artikulu batzuk:

Hamaikagarren dohaintza

Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!

Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.

Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute.

Nola egiten dugu SAALDA?

“Erakutsi egin behar duzu nola prestatzen den SAALDA”. Nire emazteak esan zidan hau. Delikatetxera eraman nuen ikusi zezan nola egiten duten SAALDA eta konbentzitu ninduen prozesua dokumentatu nezan (bisita gidatuak antolatzea baino errazagoa da).

Berez, hezur-salda eta sukaldean egiteko hondoa prestatzeko jarraitu beharreko prozesua oso erraza da. 

Beheko bideo laburrean ikusi dezakezu Delikatetxeko lagunek jarraitu zuten prozesua SAALDA eta HOONDOa prestatzeko gure azken ekoizpena egin genuenean.

Azken ekoizpen hau dokumentatu nahi izan nuen jendeak ikusi dezan nolakoa den prozesua. Berez, ez dago misteriorik. Lana txukun eta zorrotz egitea da sekretu bakarra, bertako ekoizleei erositako osagaiak erabiltzeaz gain.

SAALDA egiteko behi-hezurrak, tipulak, porruak, azenarioak, apioa, gatza eta sagar-ozpina nahasten ditugu marmitan, bero-beroa dagoen urarekin batera. Hogei orduz egosten da, horrela lortzen dugulako kolagenoa askatzea hezurrek.

HOONDOaren errezetan hainbat haragi mota erabiltzen ditugu (landako oiloarena eta behi-hegal eta hezurrak), tipula, porrua, azenarioa, apioa, gatza eta shiitake perretxikoak.

Bata zein bestea egosi ostean ontziratu egiten dugu eta azken pausua autoklabean sartzea da. Maria bainu moduko bat ematen diogu bertan. Honi esker iraungipen-data luzea lortzen dugu, inolako kontserbanterik bota gabe.