Zazpigarren dohaintza

Bezeroei galdetu nienean ea zein elkarte proposatzen zuten ikusi nuen errepikatu egiten zela laguntza jaso berri zuen UNRWA (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia). Nik neuk jarritako arauetan nioen urtebetean ezin zuela elkarte batek laguntza berriz jaso. Baina Gazan bizi duten egoera hain da gogorra eta salagarria, bozketan elkarte hau onartzea erabaki nuela.

Eta, hara, bezeroek UNRWA aukeratu zuten ia-ia aho batez. Haiei eman diegu martxoan, apirilean eta maiatzean irabazitako 300 euroak.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun zazpigarren dohaintza da:

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Zazpi dohaintza hauetan 5.195 euro banatu ditugu.

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Mila poto saldu ditugu jada!

Pasa den astean saldutako salda kaxa kopuruari begiratu, hau bider sei egin (kaxa bakoitzean sei poto datozelako) eta, hara! Mila poto baino gehiago saldu ditugu eta!
Atzo egin zituen Saaldak hiru hilabete jendaurrean. Urtarrilaren 15ean bidali nuen lehen mezu publikoa.
Eta, hiru hilabetera, mila poto pasa salduta.
Lagun zahar eta berrien babesaz. Ahoz-ahokoari esker. Euskarazko hedabideetan soilik azalduta (Segura irratia > Berria > Euskadi Irratia > Eta kitto > ETB1).
Eta publizitatea egin barik! Ojo, publizitatea egitea txarra da? Influentzerrekin kanpainak egitea txarra da? Ez. Horri esker gehiago salduko genuen. Akaso. Azkarrago iritsiko ginen lehen mila potoak saltzera, agian. Baina hasiera honetan, lehen hiru hilabete hauetan, ez zegoen presarik. Eta, aizu, nahiago dut lortutako irabazia pixka bat handitxoagoa izan eta bezeroek aukeratu dituzten GKE horiei ekarpen ganorazkoagoa egitea (urtarrila eta otsaileko dohaintza eginda, laster dator martxoko eta apirileko irabazia nori emango diogun aukeratzeko prozesua).
Ez dago presarik.

Gure hirugarren dohaintza

Maiatzean eta ekainean 880 euroko irabazia izan dugu SAALDAn eta hori izan da dohaintzan eman duguna. Maiatzean eta ekainean saldu dugunari gastuak kenduta kalkulatzen dugu irabazien kopurua.

Bezeroei galdetzen diegu ea zein elkarte proposatzen dituzten. Guztiekin zerrenda osatu eta bozkatzeko unea da. Bezero bakoitzak botu bat.

Horrela, maiatzeko eta ekaineko 880 euro hauen dohaintza AECCM (Bularreko Minbizia Metastasikoaren Espainiako Elkartea) elkarteari ematea aukeratu dute bezeroek.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun hirugarren dohaintza da:

Urtarrileko eta otsaileko irabaziak Aspanogi eta Aita Mari – Salvamento Maritimo Humanitario elkarteei eman genion.
Martxoko eta apirileko irabaziak Zaporeak elkarteari.
Maiatzeko eta ekainekoak AECCM elkarteari.

Gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra