Seigarren dohaintza

Urtarrilean eta otsailean 480 euroko irabaziak lortu ditugu SAALDAn.

Ohikoa den prozesuan bezeroei galdetu nien zein elkarte proposatzen zituzten eta hauekin bozketa antolatu.

Botu gehien lortu dituen elkartea UNRWA da (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia) eta haiei egin diegu 480 euroko dohaintza.

2024ko urtarrilean SAALDA  martxan jarri genuenetik egiten dugun seigarren dohaintza da:

Lagunduko diguzu 5.000 euroko dohaintzaren muga gainditzen?

Sei dohaintza hauek batuta 4.895 euro eman ditugula ikus dezakegu.

Martxoan eta apirilean saltzen dugunarekin 5.000 euroko dohaintzen muga gainditu dezakegu.

Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna eta lagundu kopuru horretara iristen.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Hamaikagarren dohaintza

Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!

Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.

Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute.