Tamaina handiko potoan dator Super SAALDA, 870 ml-ko potoan.
SAALDA jada erosi duten bezeroentzat soilik dago eskuragarri.
Gure etxean hiruk hartzen dugu SAALDA eta 400 ml-ko potoa motz geratzen zitzaigun. Horrela sortu zen Super SAALDA 870 ml-ko potoa.
Kaxa bakoitzean 6 salda poto datoz. Kaxa bakoitzaren (6 x 870 ml) prezioa 66 eurokoa da (BEZ barne) eta ez dauka bidalketa kosturik.
400 ml-ko SAALDA baino merkeago irtengo zaizu.
Azkar ibili, 45 kaxa soilik daude eta ez dakit noiz egingo dudan gehiago!
100 ml-ko balioak:
Litro bat egiteko: Behi-hezurrak (380 gr), tipula, porrua, azenarioa, apioa, gatza eta sagar-ozpina.
Erabiltzen ditugun osagaiak Euskal Herriko ekoizle txikiei erositakoak dira.
Belardietan bazkatzen duten behien hezurrak erabiltzen ditugu, animalien ongizatea ziurtatzen duten ekoizleekin lana egiten.
Sukaldean erabiltzeko edota berotuta edateko aproposa da.
Zuzenean berotu eta edan.
Egunean poto erdia hartzea gomendatzen dugu. Eta astean 3-4 aldiz hartzea. Hau da, astean bi poto gehienez.
Ireki aurretik gorde potoak armairuan. Behin zabaldu ostean, ez baduzu amaitu, hozkailuan gorde.
Gure hezur-salda ontziratu ostean Maria bainu moduko tratamendu bat egiten diogu, iraungipena luzatzeko, eta prozesu horretan sortzen da hidrolizatutako kolagenoa.
400 ml-ko poto batean 21,2 gr kolageno daude eta egunean 10 bat gramo kolageno hartzea gomendatzen dute.
Bi urte irauten du ontziratuta SAALDAk. 870 ml-ko Super SAALDA 2024ko maiatzaren 15ean egin genuenez, 2026eko maiatzera arte iraun dezake.
Leku fresko eta lehorrean gorde. Ireki ostean, gorde hozkailuan eta kontsumitu 5 egunetan.
Zure artikulazioek eta azalak erakusten dute zure benetako adina.
Kolagenoari gaztetasunaren proteina deitzen diote.
Zergatik?
Kolagenoa da azalaren, hezurren eta ehun konektiboen (artikulazioen) proteina nagusia. Gorputzean daukagun proteina kopuruaren %25 inguru da kolagenoa.
Adinean aurrera goazen heinean kolagenoaren sintesia murrizten doa.
Honen prezioa gure azal, hezur eta artikulazioek ordaintzen dute. Eta horrela sortu daitezke, besteak beste, azaleko zimurrak edota artikulazioetan mina.
Kolagenoa maiztasunez hartzeak azaleko zimurrak eta zahartzearen zantzuak gutxitzen ditu.
Kolagenoari buruz gehiago ikasi dezakezu hemen edota bideo honetan.
SAALDA oso ona dago eta zure azalak, hezurrek eta artikulazioek behar duten kolagenoa ematen dizu.
Proiektu solidarioa da gurea.
Irabazi GUZTIAK emango dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.
Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.
Irabaziak? Sarrerak – gastuak.
Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.