Sukaldean egiteko HOONDO iluna

Hoondoa

HOONDOa sukaldean egiteko erabiltzen da. Arroz, gisatu, saltsa edo zopei zapore berezi bikaina emateko balio du.

Erabiltzen ditugun osagaiak edornok ulertzeko modukoak dira: landako oiloa, behia, tipula, porrua, azenarioa, apioa, gatza eta shiitake perretxikoak.

Eta ez ahaztu gure proiektuaren bereizgarria: lortutako etekinak dohaintzan ematen dizkiogu Gobernuz Kanpoko Erakunde bati.

Kaxa bakoitzean 6 salda poto datoz. Kaxa bakoitzaren (6 x 400 ml) prezioa 36 eurokoa da (BEZ barne).

Erosi 2 kaxa (edo gehiago) eta bidalketa doan irtengo zaizu.

36,00 

Jaten duguna gara
zaindu gaitezen

100 ml-ko balioak:

  • Balio energetikoa: 200Kj / 48Kcal
  • Koipeak: 2,8gr
  • Hauetatik saturatuak: 2,5gr
  • Karbohidratoak: <0,5gr
  • Hauetatik azukreak: <0,5gr
  • Proteinak: 5gr
  • Gatza: 0,45gr

Landako oiloa, behia (hegala eta hezurrak), tipula, porrua, azenarioa, apioa, gatza eta shiitake perretxikoak.

Erabiltzen ditugun osagaiak Euskal Herriko ekoizle txikiei erositakoak dira. 

Sukaldean egiteko erabiltzen da hondo ilun hau.

Arrozak, gisatuak, saltsak, zopak, ramenak, lekaleak, … makina bat plateren zaporea hobetzeko erabili dezakezu.

WOW efektua lortuko duzu HOONDOa erabilita. Zure platerei zapore berezi paregabea emango diezu.

Gatz gutxi xamar dauka, sukaldean zerorrek erabakitzeko nola utzi nahi duzun.

Ireki aurretik gorde potoak armairuan. Behin zabaldu ostean, ez baduzu amaitu, hozkailuan gorde.

Bi urte irauten du ontziratuta.  Orain salgai dagoena 2024ko maiatzean egin genuenez, 2026ko maiatzera arte iraun dezake.

Leku fresko eta lehorrean gorde. Ireki ostean, gorde hozkailuan eta kontsumitu 5 egunetan.

Ohiko galderak:

MRW mezularitza-enpresak erabiltzen dugu garraiorako.

Hainbat mezularitza-enpresa probatu ostean, haiekin geratu gara.

48-72 orduan etxean izango duzu, eskaria noiz egiten duzun kontuan izanda, noski.

Astelehenetik ostegunera arteko eskariak (12:00ak aurretik egindakoa) egunean bertan jartzen ditugu martxan. Mezulariei jasotzeko eskatu eta 24-48 orduan bidaltzen dute.

Kaxaka saltzen dugu HOONDOa. Kaxa batean 400 ml-ko 6 poto doaz. Kaxa bakoitzak 36 euro balio du (BEZ barne).

7,5 euro (BEZ barne) kobratzen ditugu bidalketa gastuak. 50 eurotik gorako eskarietan ez dago bidalketa gasturik.

Hau da, eskatu bi kaxa (36 euro x 2 = 72 euro) eta doan irtengo zaizu bidalketa.

Oraingoz Espainian (penintsulan eta Balearrak) soilik egiten ditugu bidalketak.

Ipar Euskal Herrira gure kaxak eramateko moduko mugalari jator, ganorazko eta garestiegia ez den bat ezagutzen baduzu, jarri gurekin harremanetan kaixo@saalda.eus helbidera idatzita.

Noski, zerorrek prestatu dezakezu etxean sukaldean egiteko hondo iluna.

Osagaiak erostea eta pazientzia pixka bat, besterik ez duzu behar.

Hondo ilun bat prestatzeko lehen pausua haragia labean txigortzea da. Horrek ematen dio kolore ilun hori.

Ondoren, barazkiak garbitu ostean, sartu osagai guztiak eltze handi batean eta egosi hainbat orduz. 

HOONDOa 10 orduan egosten eduki dugu, su txikian.

HOONDOa Elorrioko Delikatetxe kooperatiban prestatzen dute. Euren egoitzan eguzki-plakak erabiltzen dituzte energia sortu eta ahalik eta garbien izateko.

Gure jardunak sortzen dituen hondakin eta zaborrak kezkatzen gaitu, baita garraioak sortzen duen kutsadurak ere. Arazo honi aurre egiteko asmo sendoa daukagu, zero emisio garbiak lortu arte.

Zer da SAALDA proiektua?

Mundua pixka bat hobetzea?

Proiektu solidarioa da gurea.

Irabazi GUZTIAK emango dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.

Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak lagunduko ditugu gure irabaziak haiei emanda.

Irabaziak? Sarrerak – gastuak.

Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.