Kaixo Bonilstako harpidedunak!
Jada oparitu dituzu gabonetan ezagutzen dituzun gadget denak? Aurten oparitu SAALDA: mundiala, osasuntsua eta solidarioa.
Bonilista pack honetan hau dator: gure hezur-salda kaxa bat (400 ml-ko 6 potorekin) eta sukaldean egiteko hondo kaxa bat (400 ml-ko 6 potorekin).
Hau da, guztira 12 poto. Dena 72 euroan.
Hezur-salda kolagenoan aberatsa da. Zuzenean edan dezakezu, edo sukaldean egiteko erabili.
Sukaldean egiteko hondoak haragi zapore bikaina emango die zure arroz, gisatu edo saldei.
Bidalketa gastuak doan.
Kaixo! Mikel naiz. Ni naiz SAALDA proiektuaren atzean dagoena.
Neuk ere jasotzen ditut Bonilistaren mezuak igandero 11:00etan.
Nire epostan aurkitu dudan Bonilistaren mezu zaharrena 2014ko abuztuaren 3koa da. 3.476 tarugok jaso genuen. El Síndrome del impostro zuen izenburua.
Mezu hartako esaldi gogoangarri batzuk berreskuratu nahi ditut:
«…uno ya ha vivido lo suficiente como para saber que el ego es un lujo que sólo puede permitirse un profesional inexperto. Alguien que no ha recorrido todo el camino.»
Edota, beste hau: «…el término que mejor te defina quizás no sea el de impostor, sino el de explorador. Puede que no sepas muy bien a dónde vas, pero sabes perfectamente lo que persigues.»
Harrapazak!
2014ko mezu batek azaltzen du urteetan nola sentitu naizen!
Kontuz gero. Zuetako ia denak ez bezala, ni ez naiz informatikaria, ez dakit programatzen. Enpresarialesekoa naiz. Muggle bat.
Duela hiru urte lana utzi eta nire kasa jarri nintzen. Marketin digitalean aholkularia. Nolabait azaldu behar nuen zer egiten dudan.
Duela urtebete SAALDA sortu nuen. Proiektu paralelo bat.
Zer bilatzen dut SAALDArekin?
Salmenta bat dagoen bakoitzean irribarre egin eta mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzea.
Ez noa gaizki.
Inolako publizitaterik egin gabe (Bonilistako hau da egiten dugun lehena), urtarriletik hona, 11.000 euro baino gehiago saldu ditugu eta 3.685 euro eman ditugu dohaintzan.
Ez dut iruzurgilearen sindromerik kendu. Baina irribarre batekin daramat.
MRW mezularitza-enpresak erabiltzen dugu garraiorako.
Hainbat mezularitza-enpresa probatu ostean, haiekin geratu gara.
48-72 orduan etxean izango duzu, eskaria noiz egiten duzun kontuan izanda, noski.
Astelehenetik ostegunera arteko eskariak (12:00ak aurretik egindakoa) egunean bertan jartzen ditugu martxan. Mezulariei jasotzeko eskatu eta 24-48 orduan bidaltzen dute.
SAALDA hainbat herritan dago eskuragai, begiratu hemen zein dendatan erosi dezakezun.
Oraingoz Espainian (penintsulan eta Balearrak) soilik egiten ditugu bidalketak.
Ipar Euskal Herrira gure kaxak eramateko moduko mugalari jator, ganorazko eta garestiegia ez den bat ezagutzen baduzu, jarri gurekin harremanetan kaixo@saalda.eus helbidera idatzita.
Proiektu solidarioa da gurea.
Irabazi GUZTIAK ematen dizkiogu gure bezeroek proposatu eta aukeraturiko Gobernuz Kanpoko Erakunderen bati.
Mundua toki pixka bat hobea egiten saiatzen diren ekimenak laguntzen ditugu gure irabaziak haiei emanda.
Irabaziak? Sarrerak – gastuak.
Ipuinik gabe. Sarrerak ken gastuak. Puntu.