Mugarri txiki bat gehiago

Edozein proiektuk dauzka bere mugarriak. Saaldan pasa ditugu jada mugarri txiki batzuk: saldutako lehen 1.000 potoak edota gure lehen sei hilabeteak.

Egun hauetan beste mugarri bi pasa ditugu:

  • Atzo bete ziren bederatzi hilabete saltzen hasi ginela. Haurdunaldi bat.
  • Pasa den astean pasa genituen saldu eta fakturatutako 10.000 euroak (BEZ gabe, hau da, guztira 11.000 euro pasatxo).

Bederatzi hilabete. 10.000 euro. 

Duela hiru hilabete nioen moduan, gure txikian, bada zerbait.

To, ospatzeko, Hiru Erregeen Mahai gainera igo ostean hartu nuen argazkia, Saalda eta guzti 😊.

Saalda poto bat Hiru Erregeen Mahaiko tontorrean

Blogeko beste artikulu batzuk:

Hasiera bat

Egia aitortuko dizut. Blog honen lehen artikuluan nondik jo erabakitzea kosta zait.

Lehen pausua.

Martxa baten lehen nota jartzen.

Bigarrena, hirugarrena eta ondorengoak…

Hamaikagarren dohaintza

Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!

Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.

Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute.