Ahinitzek bidali digun errezeta:
Eltze batean berotu oliba olioa su ertainean.
Moztu tipula eta azenarioa puska txikitan eta aza tira finetan.
Gorritu guztiak eltzean gatz pixka batekin bost bat minutuz.
Gehitu saalda; irakin arte su betean, eta, ondoren, 10 minutu inguruan su geldoan mantenduko dugu osagai guztien zaporeak batu daitezen.
Bitartean egosi 2 arrautzak 8 minutuz, ur hotzarekin hoztu, zuritu eta jarri tamari saltsan ontzen (pausu hau lehenagotik egina izan dezakegu).
Beste eltze batean, egosi fideoak 6-8 minutuz. Iragazi eta ur hotzetik pasa.
Gehitu saldari eta berotu pare bat minutuz.
Zartagin batean shitakeak gorrituko ditugu.
Guztia ontzi batean jarri eta lagundu arrautza erdi batekin, tipulinaren berdearekin eta sesamoarekin.
On egin!
Goian irakurri duzun errezeta HOONDOa erabiliz dago prestatua.
Sukaldean egiteko erabiltzen dira hondoak, errezetei zaporea emateko.
Gure HOONDO iluna bertako barazki eta haragia erabiliz prestatzen dugu.