Sukaldean egiteko hondo iluna erabiliz prestatutako hiru errezeta

SAALDAren bezeroei mezu bat bidali nien duela aste batzuk galdetzen ea animatzen ziren bidaltzera gure HOONDOA prestatutako errezetak.

Ondorengo hiru hauek dira jaso ditugun aurrenekoak:

Artatxikia shiitake, orburu eta HOONDOA saldarekin

Ahinitzek bidalitako errezeta honetan artitxikia shiitake onddoekin eta orburuekin nola prestatu ikusi dezakegu.

HOONDOa salda arroz-noodleekin eta barazkiekin

Ahinitzek berak beste errezeta hau bidali zuen: arroz-noodle eta barazkiak.

Zopa ramen estilora

Alazneren proposamena izan da horren modan dagoen ramen estiloko zopa bat prestatzea.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Gure lehen dohaintza

Urtarrilean eta otsailean 1.350 euroko irabazia izan du SAALDAk. Hori izan da salmentei gastuak kendu ostean geratzen dena. Eta hori da dohaintzan eman duguna.
Bezeroei galdetu genien ea zein elkarte nahi zuten babestu. Hogei bat proposamen jaso genituen. Zerrenda antolatu eta bezeroei bozkatzeko eskatu genien.
Eta, hara, espero ez nuen zerbait gertatu zen: berdinketa!
Bi elkartek jaso zituzten botu gehien eta aurreikusi barik neukan egoera honetan erabaki salomonikoa hartzea izan zen onena: dirua erdibana.

Bi urte, mila esker

Gaur goizean ondorengo mezua bidali diet Saaldaren newsletterra jasotzen duten bezeroei (normalean ez dut hemen argitaratzen han idazten dudana, baina gaur merezi duelakoan nago):

Bi urte bete ditu Saaldak.

2024ko urtarrilean piztu genituen Saaldaren dendaren argiak.