Hamargarren dohaintza

Bi zenbakiaren lotuak daude azken hilabeteak SAALDA proiektuan. Urtarrilean bi urte bete genituen, eta gaur egindako transferentziarekin bi zifratara iritsi gara gure dohaintzetan, hamargarrena egin berri dugulako.

2026ko lehen hiru hilabeteetako irabaziak Aurreratu elkarteari ematea erabaki zuten gure bezeroek. Haiek jaso dituzte urteko lehen hiruhilekoan irabazitako 750 euroak.

Elbarritasun fisiko edo psikikoren bat duten haur eta gazteen guraso talde bat da, Bidasoaldean lan egiten duena. Haien helburua integrazioa da, ez bakarrik eskolan, baita aisialdian, kulturan eta denbora librean ere. Sartu hemen Aurreratu elkartea hobeto ezagutu nahi baduzu.

Gogoratu nola egiten dugun dohaintzaren prozesua: bezeroei galdetzen diegu ea zein elkarte proposatzen dituzten. Guztiekin zerrenda osatu eta bozkatzeko unea da. Bezero bakoitzak botu bat dauka.

Proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun hamargarren dohaintza da:

Gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra 😄

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Hamargarren dohaintza honekin, jada 7.535 euro dira dohaintzan eman ditugunak.

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Gure lehen dohaintza

Urtarrilean eta otsailean 1.350 euroko irabazia izan du SAALDAk. Hori izan da salmentei gastuak kendu ostean geratzen dena. Eta hori da dohaintzan eman duguna.
Bezeroei galdetu genien ea zein elkarte nahi zuten babestu. Hogei bat proposamen jaso genituen. Zerrenda antolatu eta bezeroei bozkatzeko eskatu genien.
Eta, hara, espero ez nuen zerbait gertatu zen: berdinketa!
Bi elkartek jaso zituzten botu gehien eta aurreikusi barik neukan egoera honetan erabaki salomonikoa hartzea izan zen onena: dirua erdibana.

Hamaikagarren dohaintza

Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!

Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.

Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute.