Hamalau mila esker!

Abendu amaieran fakturazioari begiratu eta, hara, 14.000 euro fakturatu ditugu barren 2024an!

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Fakturabai tresnak dio zehazki 14.002,11 euro izan direla (BEZ gabe).

Eta salmenta horiei esker 4.415 euroko dohaintzak egin ahal izan ditugu.

Hau da, salmenten %31,53 dohaintzan eman dugu.

Eta aditza pluralean idazten dihardut, nahita. Ez SAALDAn hamaika pertsonak lana egiten dutela mozorrotzeko “GU” erabilita.

“GU” darabilt salmenta-kopuru hori lortzeko funtsezkoenak EROSLEAK izan direlako. Haiek barik, jai-jai. 

Lehen urtea eta 14.000 euro saldu ditugu. 

Biba GU!

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Gure bigarren dohaintza

Martxoan eta apirilean 865 euroko irabazia izan du SAALDAk. Epe horretan izan ditugun salmentei kentzen dizkiogu gastuak, horrela kalkulatzen dugu irabazia, hots, dohaintza egiteko diru-kopurua. Bezeroek aukeratu dute oraingoan dohaintza Zaporeak elkarteari egitea.

Babestutako bidalketak

“Internet bidez kristalezko potoetan datorren hezur salda erostea? Hori ez da osorik iritsiko etxera”. Zeuk ere horrela pentsatzen baduzu, ez arduratu, ez zara bakarra. Gehiago esango dizut, SAALDA proiektuari ekin nionean pentsatzen nuen ez zela eskari bakarra osorik iritsiko. Baina, bi urte eta erdian, makina bat eskariren ostean, pare bat aldiz soilik gertatu zaigu bidalketetan potoak apurtzearena. Beste bidalketa bat eginez konpondu ziren arazoak.