Gure hirugarren dohaintza

Maiatzean eta ekainean 880 euroko irabazia izan dugu SAALDAn eta hori izan da dohaintzan eman duguna. Maiatzean eta ekainean saldu dugunari gastuak kenduta kalkulatzen dugu irabazien kopurua.

Bezeroei galdetzen diegu ea zein elkarte proposatzen dituzten. Guztiekin zerrenda osatu eta bozkatzeko unea da. Bezero bakoitzak botu bat.

Horrela, maiatzeko eta ekaineko 880 euro hauen dohaintza AECMM (Bularreko Minbizia Metastasikoaren Espainiako Elkartea) elkarteari ematea aukeratu dute bezeroek.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun hirugarren dohaintza da:

Gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra 😄

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Bederatzigarren dohaintza

Polita da SAALDA proiektuak bi urte betetzea dohaintza eder bat egiten elkarte miresgarri bati. Atzo egin genion 1.300 euroko dohaintza Begiris elkarteari, gure bezeroek horrela aukeratuta.

Goian aipaturiko kopurua da 2025eko azken hiruhilekoan (urria-abendua) saldutakoarekin lorturiko irabazia. Bezeroek hiru elkartea proposatu zituzten eta bozketan Begiris izan zen aukeratua. Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzen duen elkartea da Begiris. Euren webgunean ezagutu ditzakezu hobeto.

30.000 euro fakturatuta

2026 hasieran bi urte bete bagenituen, pasa den astean izan genituen salmentekin fakturatutako 30.000 euroen mugarria pasa dugu (kopuru hori BEZ gabekoa da).

Dohaintzak direla eta, orain arte 7.535 euro eman ditugu eta apiriletik gaur arte daramagun irabazia ikusita, ziurrenik zortzi mila euroak pasako ditugu ekainaren amaieran.

Newsletterra jasotzen duten bezeroei astero bidaltzen dizkiet salmenten eta irabazien datuak. Baina mugarri hau hemen idazteko moduakoa iruditu zait.