Denda hauetan erosi dezakezu SAALDA (2025eko urtarrilean eguneratuA)

Hona hemen SAALDA erosi dezakezun denda fisikoen zerrenda eguneratua (2025eko urtarrilaren 14an eguneratua)

Araba

  • Aguraingo Trikua.
  • Gasteizko Nueva tierra eta Argain.

Bizkaia

  • Elorrioko Anbotopeko.
  • Ondarroako Sustrai.
  • Sestaoko Gustura.

Gipuzkoa

  • Andoaingo Xixori.
  • Astigarragako Ezpela.
  • Azpeitiko Elikagunea, Kiribil eta Natura etxea.
  • Donostiako Hodeiertz eta Granel Donostia.
  • Eibarko Itxesi. 
  • Hernaniko Ttilin ttolon.
  • Irungo Orlegi.
  • Lasarteko Orbela belardenda.
  • Lezoko Arruti.
  • Oiartzungo Kutixao.
  • Tolosako Soronea. 
  • Urnietako Osane.
  • Urretxuko Belarzain.
  • Zarauzko Lakari.

Nafarroa

  • Berriozarko Ekia.
  • Iruñeko Andromeda, Ekia eta Sendargi,
  • Tafallako Herboristería Hinojo,
  • Urdazubiko Venta Peio – Dantxarinea.
Urrun badituzu, hemen erosi dezakezu gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

SAALDA saldu nahi duzu zure dendan?

Denda bat daukazu, gure balioekin bat egiten duzu eta SAALDA saldu nahiko zenuke? Jarri gurekin harremanetan eta hitz egin dezagun.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Argazki lehiaketaren emaitza

Uztailaren amaieran iragarri genuen SAALDAren argazki lehiaketaren emaitzak hemen dauzkazu.

Orduan genioen moduan, zein GKE edo proiektu lagundu bezeroek aukeratzen dute. Zerbait erabakitzen utziko diguzue geuri, ezta? Argazki lehiaketa besterik ez bada ere 😉

Laugarren dohaintza

Dohaintza bat eginez ekitea asteari gauza ederra da. Horrela hasi zen nire astea.

Aurrena ikusi nuen ea nor bozkatu duten bezeroek dohaintza egiteko, buletinaren eman nien bozketaren berri bezeroei eta aukeratutako elkartearekin kontaktuan jarri ostean transferentzia egina zegoen. Di-da.

Uztailetik urrira artean 590 euroko irabazia izan dugu SAALDAn. Hori da bezeroek aukeratu duten elkarteari eman dioguna.

Normalean bi hilean behin egiten dugu irabazien dohaintza baina uda-partean gutxi saldu genuenez ez nuen euro gutxi batzuetako dohaintza egin nahi. Fundamentu pixkat izan zezala.

Tira, 590 eurorekin ez dugu elkarte baten urtea konponduko, baina hori zen irabazi duguna eta borondate onenarekin eman dugu. Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute. Bota begiratu bat haien webgune eta online dendari, produktu solidario ederrak saltzen dituzte eta.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun laugarren dohaintza da:

Urtarrileko eta otsaileko irabaziak Aspanogi eta Aita Mari – Salvamento Maritimo Humanitario elkarteei eman genion.
Martxoko eta apirileko irabaziak Zaporeak elkarteari.
Maiatzeko eta ekainekoak AECMM elkarteari.
Uztailetik urrira artekoa Izan Iñurriri.

Aurrekoetan nioena errepikatuz, gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra