Denda hauetan erosi dezakezu SAALDA

SAALDA proiektua martxan jarri nuenean zerbait arina egitea nahi nuen. Motxila arina. Bide luzeagoa egiteko aukera ematen didana. Batzuetan ikusten ditut enpresak non helburu bakarra haztea den: lan-taldea handiak, saltzea beste helbururik ez dutenak. Hazi, hazi eta hazi.

Ez nuen halakorik nahi.

Horregatik txikitik hastea pentsatu nuen: non saldu? Ba gure online dendan zuzenean.

Halakoan, hitz egin nuen ni neu bezeroa naizen Eibarko Itxesi belardendako Jaionerekin. Ea probatzea nahi zuen. Eta ondo joan da.

Bizpahiru dendari epostaz idatzi ostean sortu zen Azpeitiko Elikagunean saltzeko aukera. Eta Delikatetxeko lagunen bidez hasi ginen Elorrioko Anbotopekon saltzen. Pausuz pausu.

Duela hilabete pasatxo Hazibio bitartekariarekin hitz egin nuen eta haien bidez dozena pasatxo dendatan aurkitu daiteke SAALDA:

  • Iruñeko Andromeda, Ekia eta Sendargi,
  • Lezoko Arruti,
  • Berriozarko Ekia,
  • Astigarragako Ezpela,
  • Sestaoko Gustura,
  • Donostiako Hodeiertz,
  • Azpeitiko Kiribil eta Natura etxea,
  • Gasteizko Nueva tierra,
  • Irungo Orlegi,
  • Andoaingo Xixori eta
  • Aguraingo Trikua.

Herri hauetakoren batetakoa bazara, erosi bertan.

Urrun badituzu, hemen erosi dezakezu gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Laugarren dohaintza

Dohaintza bat eginez ekitea asteari gauza ederra da. Horrela hasi zen nire astea.

Aurrena ikusi nuen ea nor bozkatu duten bezeroek dohaintza egiteko, buletinaren eman nien bozketaren berri bezeroei eta aukeratutako elkartearekin kontaktuan jarri ostean transferentzia egina zegoen. Di-da.

Uztailetik urrira artean 590 euroko irabazia izan dugu SAALDAn. Hori da bezeroek aukeratu duten elkarteari eman dioguna.

Normalean bi hilean behin egiten dugu irabazien dohaintza baina uda-partean gutxi saldu genuenez ez nuen euro gutxi batzuetako dohaintza egin nahi. Fundamentu pixkat izan zezala.

Tira, 590 eurorekin ez dugu elkarte baten urtea konponduko, baina hori zen irabazi duguna eta borondate onenarekin eman dugu. Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute. Bota begiratu bat haien webgune eta online dendari, produktu solidario ederrak saltzen dituzte eta.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun laugarren dohaintza da:

Urtarrileko eta otsaileko irabaziak Aspanogi eta Aita Mari – Salvamento Maritimo Humanitario elkarteei eman genion.
Martxoko eta apirileko irabaziak Zaporeak elkarteari.
Maiatzeko eta ekainekoak AECMM elkarteari.
Uztailetik urrira artekoa Izan Iñurriri.

Aurrekoetan nioena errepikatuz, gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra

Kolagenoaren onurak

Zergatik eskatzen dizute zure artikulazioek kolagenoa? Bere onuren atzean dagoen zientzia Azken hamarkadetan, aldaketa kezkagarria ikusi dugu gure osasunean. Azken ikerketa ebolutiboek adierazten dutenez, belauneko osteoartritisaren prebalentzia bikoiztu egin da XX. mendearen erdialdetik aurrera. Zahartzaroari edo pisuari egozten diogun arren, errealitatea da sedentarismoak, hantura (inflamazio) kronikoak eta funtsezko nutrienteen gabeziak