Hamaikagarren dohaintza
Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!
Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.
Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia egiten dute.
Babestutako bidalketak
“Internet bidez kristalezko potoetan datorren hezur salda erostea? Hori ez da osorik iritsiko etxera”. Zeuk ere horrela pentsatzen baduzu, ez arduratu, ez zara bakarra. Gehiago esango dizut, SAALDA proiektuari ekin nionean pentsatzen nuen ez zela eskari bakarra osorik iritsiko. Baina, bi urte eta erdian, makina bat eskariren ostean, pare bat aldiz soilik gertatu zaigu bidalketetan potoak apurtzearena. Beste bidalketa bat eginez konpondu ziren arazoak.
30.000 euro fakturatuta
2026 hasieran bi urte bete bagenituen, pasa den astean izan genituen salmentekin fakturatutako 30.000 euroen mugarria pasa dugu (kopuru hori BEZ gabekoa da).
Dohaintzak direla eta, orain arte 7.535 euro eman ditugu eta apiriletik gaur arte daramagun irabazia ikusita, ziurrenik zortzi mila euroak pasako ditugu ekainaren amaieran.
Newsletterra jasotzen duten bezeroei astero bidaltzen dizkiet salmenten eta irabazien datuak. Baina mugarri hau hemen idazteko moduakoa iruditu zait.
Harmagarren dohaintza
Bi zenbakiaren lotuak daude azken hilabeteak SAALDA proiektuan. Urtarrilean bi urte bete genituen, eta gaur egindako transferentziarekin bi zifratara iritsi gara gure dohaintzetan, hamargarrena egin berri dugulako.
Kolagenoaren onurak
Zergatik eskatzen dizute zure artikulazioek kolagenoa? Bere onuren atzean dagoen zientzia Azken hamarkadetan, aldaketa kezkagarria ikusi dugu gure osasunean. Azken ikerketa ebolutiboek adierazten dutenez, belauneko osteoartritisaren prebalentzia bikoiztu egin da XX. mendearen erdialdetik aurrera. Zahartzaroari edo pisuari egozten diogun arren, errealitatea da sedentarismoak, hantura (inflamazio) kronikoak eta funtsezko nutrienteen gabeziak gure ehun konektiboa ahultzen ari […]
Bederatzigarren dohaintza
Polita da SAALDA proiektuak bi urte betetzea dohaintza eder bat egiten elkarte miresgarri bati. Atzo egin genion 1.300 euroko dohaintza Begiris elkarteari, gure bezeroek horrela aukeratuta.
Goian aipaturiko kopurua da 2025eko azken hiruhilekoan (urria-abendua) saldutakoarekin lorturiko irabazia. Bezeroek hiru elkartea proposatu zituzten eta bozketan Begiris izan zen aukeratua. Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzen duen elkartea da Begiris. Euren webgunean ezagutu ditzakezu hobeto.
Bi urte, mila esker
Gaur goizean ondorengo mezua bidali diet Saaldaren newsletterra jasotzen duten bezeroei (normalean ez dut hemen argitaratzen han idazten dudana, baina gaur merezi duelakoan nago):
Bi urte bete ditu Saaldak.
2024ko urtarrilean piztu genituen Saaldaren dendaren argiak.
Zortzigarren dohaintza
Blog honetan ezer gutxi idatzi badugu ere, SAALDA proiektuak bere bideari eusten dio eta egin berri dugu bi urte hauetako zortzigarren dohaintza.
Berriz ere bezeroei galdetu nienean ea zein elkarte proposatzen zuten, erantzun guztiak bat etorri ziren: UNRWA (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia).
Zazpigarren dohaintza
Bezeroei galdetu nienean ea zein elkarte proposatzen zuten ikusi nuen errepikatu egiten zela laguntza jaso berri zuen UNRWA (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia). Nik neuk jarritako arauetan nioen urtebetean ezin zuela elkarte batek laguntza berriz jaso. Baina Gazan bizi duten egoera hain da gogorra eta salagarria, bozketan elkarte hau onartzea erabaki nuela.
Eta, hara, bezeroek UNRWA aukeratu zuten ia-ia aho batez. Haiei eman diegu martxoan, apirilean eta maiatzean irabazitako 300 euroak.
Hiru errezeta sukaldean egiteko hondo iluna erabiliz
SAALDAren bezeroei mezu bat bidali nien duela aste batzuk galdetzen ea animatzen ziren bidaltzera gure HOONDOA prestatutako errezetak.
Ondorengo hiru hauek dira jaso ditugun aurrenekoak:
