Gure bosgarren dohaintza

Mundua toki pixka bat hobea egitea. Besterik ez. Eta hori dena. Biak batera.

2024ko azaroan eta abenduan 730 euroko irabazia izan dugu SAALDAn eta hori izan da dohaintzan eman duguna.

Ohiko prozesua errepikatu dugu beste behin:

  1. bezeroei elkarte proposamenak eskatzen dizkiegu.
  2. Jasotakoekin zerrenda osatu.
  3. Bozketa. Bezero bakoitzak botu bat.


Horrela, azaroko eta abenduko irabazien dohaintza Amillubi proiektuari egitea aukeratu dute bezeroek.

Duela urtebete SAALDA  martxan jarri genuenetik egiten dugun bosgarren dohaintza da:


Sarri diodana errepikatu dut beste behin: gure txikian bada zerbait.

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

Gure lehen dohaintza

Urtarrilean eta otsailean 1.350 euroko irabazia izan du SAALDAk. Hori izan da salmentei gastuak kendu ostean geratzen dena. Eta hori da dohaintzan eman duguna.
Bezeroei galdetu genien ea zein elkarte nahi zuten babestu. Hogei bat proposamen jaso genituen. Zerrenda antolatu eta bezeroei bozkatzeko eskatu genien.
Eta, hara, espero ez nuen zerbait gertatu zen: berdinketa!
Bi elkartek jaso zituzten botu gehien eta aurreikusi barik neukan egoera honetan erabaki salomonikoa hartzea izan zen onena: dirua erdibana.

SAALDA hedabideetan lehen hiru hilabete hauetan

Proiektuaren lehen hiru hilabeteetan ondorengo hedabideetan azaldu SAALDA proiektua. Aurrena Segura irratiak elkarrizketa egin zidan elkarrizketa, plazaratu eta astebetera. Ondoren etorri dira Berria egunkaria, Euskadi irratiko Faktoria saioa, Eta kitto Eibarko aldizkaria eta ETB1eko Biba zuek saioa.