Bi urte, mila esker

Gaur goizean ondorengo mezua bidali diet Saaldaren newsletterra jasotzen duten bezeroei (normalean ez dut hemen argitaratzen han idazten dudana, baina gaur merezi duelakoan nago):

Bi urte bete ditu Saaldak.

2024ko urtarrilean piztu genituen Saaldaren dendaren argiak.

(Online) denda guztiz txukuna egon gabe piztu genituen lehen argi haiek. Apaletan lehen Saalda potoak jarri eta sartu zineten lehen bezeroak.

Aurrena lagunak eta ezagunak.

Ondoren hedabideetan gure berri izan zutenak etorri ziren. Ekimen xelebre hau ikusi, entzun edo irakurri zutenak.

Halakoan, gure denda singularretik pluralera pasa zen. Interneteko txoko txiki batetik, makina bat euskal herritako dendetara pasaz. Eibartik, Itxesitik, makina bat euskal herritako dendetara.

Saaldaren potoak berak kolagenoa hartu zuen eta neurri handiagora hazi zen. Oondo zihoan abentura eta Hoondoa asmatu genuen. Enbidoa txikian, gero handian eta hordagoa.

Lehen salmentak, lehen irabaziak, lehen dohaintzak.

Bi urte hauetan 772 kaxa erosi dizkiguzue, 24.200 euro pasatxo, dohaintzan 6.785 euro emanaz.

Lagundu ditugu Aita Mari SMH, Aspanogi, Zaporeak, AECMM, Izan Iñurri, Amillubi, UNRWA eta, orain, Begiris.

Lagun, ezagun eta hedabideetatik etorri zinetenek ematen diozue bizitza eta zentzua proiektu honi. Esan zuen lagunei Saalda ere bazaretela.

Biba zuek, biba gu.

Bi urte, mila esker.

Gaur hartuko dudan Saalda katilukada zuen omenez izango da, enpatia ariketa eder honen omenez.

Blogeko beste artikulu batzuk:

SAALDAren lehen sei hilabeteak

Sei hilabete bete dira SAALDA saltzen hasi ginenetik. Enpresa hilabete pare bat lehenago eratu bagenuen ere, 2024ko urtarrilaren 15ean ekin genion saltzeari.

Salmenta gabe jai dauka edozein enpresak, eta lehen salmenten data hori daukat ondo iltzatuta buruan. Bihotzez eskertzen dizuet alboan izan eta babesa eskaini diguzuen bezeroei.

Hutsetik hasi eta ekitea ikaragarri zaila izan daiteke, baina baita erronka ere. Koadro zuri bat neukan nire aurrean. Enpresa bat, marka bat, kontakizun bat, egokien ikusten nuen moduan sortu eta moldatzen joateko aukera.

Horretan dihardut azken sei hilabeteetan.

Abenduan lehen behi-hezur salda ekoizpena egin genuenean (eta faktura ordaintzean, bereziki) beldur puntu bat sartu zitzaidan. “Uf, ea ez dudan hanka barruraino sartzen eta ekoizpen hau ez den saltzen”. Beldur eszenikoa. Ideiak izatea gauza bat da, ideiak ondo gauzatzea bestea.

Baina, hara, saltzen hasi eta sei hilabetera ia amaituta dago lehen ekoizpenean egin genuen poto-sorta hura eta bigarren ekoizpen bat egin genuen.

Gehiago esango dut, bigarren ekoizpena… eta produktu gehiago!

Harmagarren dohaintza

Bi zenbakiaren lotuak daude azken hilabeteak SAALDA proiektuan. Urtarrilean bi urte bete genituen, eta gaur egindako transferentziarekin bi zifratara iritsi gara gure dohaintzetan, hamargarrena egin berri dugulako.