Bederatzigarren dohaintza

Polita da SAALDA proiektuak bi urte betetzea dohaintza eder bat egiten elkarte miresgarri bati. Atzo egin genion 1.300 euroko dohaintza Begiris elkarteari, gure bezeroek horrela aukeratuta.

Goian aipaturiko kopurua da 2025eko azken hiruhilekoan (urria-abendua) saldutakoarekin lorturiko irabazia. Bezeroek hiru elkartea proposatu zituzten eta bozketan Begiris izan zen aukeratua. Gipuzkoako itsu edo ikusmen urritasuna duten pertsonen inklusioa sustatzen duen elkartea da Begiris. Euren webgunean ezagutu ditzakezu hobeto.

Honekin, bederatzi dira jada bi urte hauetan egin ditugun dohaintzak, guztira 6.785 euro emanaz. Hemen daukazu egindako dohaintzen zerrenda:

Zure aletxoa jarri nahi duzu?

Aipatu moduan, bederatzigarren dohaintza da egin berri dugun hau, bi urtetan 6.785 euro emanaz. Maiz errepikatzen dudan moduan: bada zerbait. Horrela mundua toki pixka bat hobea egiten badugu, horrela irribarre pixka bat gehiago egiten badugu, ni pozik.

Gure produktu goxoak erosita proiektuaren parte izan zaitezke eta dohaintza egingo diegun elkarteak proposatu eta bozkatu ditzakezu. Erosi gure behi-hezur salda edota sukaldean egiteko hondo iluna.

Blogeko beste artikulu batzuk:

SMH – Aita Mari, gure lehen dohaintza (1/2)

Pasa den ostegunean Salvamento Marítimo Humanitario (SMH) elkarteko komunikazio teknikaria den Leire Motrikorekin egon nintzen berbetan.
SMH elkartearen jarduna pixka bat hobeto ezagutzeko balio izan zidan. Euren elkartearen ekimen ezagunena Aita Mari itsasontzia da. Ikusiko zenuen hedabideetan, Mediterraneo itsasoan migranteei laguntzen ibiltzen dira.
Elkarrizketaren biharamunean bertan lehorreratu zen Bilboko portuan Aita Mari, bere hamabigarren misioari amaiera emanaz. Une hau aprobetxatu zuten martxan izan duten crowdfunding kanpaina amaitzeko ere. Ia 50.000 euro bildu dituzte 600 pertsonatik goraren babesa jasoz.

Kolagenoaren onurak

Zergatik eskatzen dizute zure artikulazioek kolagenoa? Bere onuren atzean dagoen zientzia Azken hamarkadetan, aldaketa kezkagarria ikusi dugu gure osasunean. Azken ikerketa ebolutiboek adierazten dutenez, belauneko osteoartritisaren prebalentzia bikoiztu egin da XX. mendearen erdialdetik aurrera. Zahartzaroari edo pisuari egozten diogun arren, errealitatea da sedentarismoak, hantura (inflamazio) kronikoak eta funtsezko nutrienteen gabeziak