Artatxikia shiitake, orburu eta HOONDOA saldarekin
Ahinitzek bidali digun errezeta:
Osagaiak (4 pertsonarentzat):
Kikara bat artatxiki (2-3 orduz beratua).
800ml hoondoa salda (bi poto).
Tipula ertain bat
baratxuri ale bat
Tomate ertain bat (edo 3 tomate lehor)
4 orburu
8 shiitake
errukula hosto batzuk
kurkuma
piper gozoa
piper beltza
gatza
Nola egin:
Jarri artatxikia beratzen, errezeta prestatzen hasi baino pare bat ordu lehenago. Hartara, azkarrago egosiko dugu eta saalda ere neurrian erabiliko dugu.
Jarri olioa berotzen zartagin batean. Moztu tipula eta baratxuria puska txikitan eta erregosi gatz pixka batekin.
Bitartean, zuritu eta moztu tomatea karratu txikitan eta tipula gorritzen denean, bota zartaginera.
Zuritu eta moztu orburuak lau puskatan eta shiitakeak xerratan, eta, gehitu zartaginera. Pixka bat nahasiko dugu botatzen duten ur guztia lurrundu arte.
Ondoren, gehitu artatxikia eta guztia ondo nahasi.
Gehitu kurkuma, piper gozoa, piperbeltza eta gatza nahieran, eta guztia ondo nahasi ondoren, gehitu saalda.
Irakiten hasten denean 5 minutuz su bizian edukiko dugu tapa jarrita, eta, ondoren, su leunean beste 20 minutuz egosiko dugu. Tapa kentzearekin edo jartzearekin joka dezakegu urtsuago edo lehorrago uzteko. Hori bai, azken bost minutuetan tapa jarrita edukitzea da gomendagarriena, hartara, artatxikia ez da gogortuko eta.
HOONDOA
Goian irakurri duzun errezeta HOONDOa erabiliz dago prestatua.
Sukaldean egiteko erabiltzen dira hondoak, errezetei zaporea emateko.
Gure HOONDO iluna bertako barazki eta haragia erabiliz prestatzen dugu.