Argazki lehiaketaren emaitza

Uztailaren amaieran iragarri genuen SAALDAren argazki lehiaketaren emaitzak hemen dauzkazu.

Orduan genioen moduan, zein GKE edo proiektu lagundu bezeroek aukeratzen dute. Zerbait erabakitzen utziko diguzue geuri, ezta? Argazki lehiaketa besterik ez bada ere 😉

Irabazlea

SAALDA kaxa eta HOONDOa kaxa Arriola Oregi familiarentzat izan zedin erabaki genuen. Batetik, haiek “bultzatuta” sortu genuelako lehiaketa xume hau.

Bestetik, argazkia beragatik, noski. Ederra parajea aukeratu zutena. Han goian egona naiz, Mont Blanc tontorrean, eta barrena ukitu zidan argazkiak.

Katiluaren irabazleak

Ainhoa, Aurkene, Kepa, Jon eta Mariarentzat izan dira zozketatutako katiluak.

Hona hemen bidali zituzten argazkien aukeraketa txiki bat:

SAALDAren Instagram eta Twitter kontuetan joan ginen jasotako argazkiak publikatzen. Bertan ikusi ditzakezu. Eta, bide batez, jarraitu SAALDA han!

Blogeko beste artikulu batzuk:

Laugarren dohaintza

Dohaintza bat eginez ekitea asteari gauza ederra da. Horrela hasi zen nire astea.

Aurrena ikusi nuen ea nor bozkatu duten bezeroek dohaintza egiteko, buletinaren eman nien bozketaren berri bezeroei eta aukeratutako elkartearekin kontaktuan jarri ostean transferentzia egina zegoen. Di-da.

Uztailetik urrira artean 590 euroko irabazia izan dugu SAALDAn. Hori da bezeroek aukeratu duten elkarteari eman dioguna.

Normalean bi hilean behin egiten dugu irabazien dohaintza baina uda-partean gutxi saldu genuenez ez nuen euro gutxi batzuetako dohaintza egin nahi. Fundamentu pixkat izan zezala.

Tira, 590 eurorekin ez dugu elkarte baten urtea konponduko, baina hori zen irabazi duguna eta borondate onenarekin eman dugu. Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute. Bota begiratu bat haien webgune eta online dendari, produktu solidario ederrak saltzen dituzte eta.

SAALDA proiektua martxan jarri genuenetik egiten dugun laugarren dohaintza da:

Urtarrileko eta otsaileko irabaziak Aspanogi eta Aita Mari – Salvamento Maritimo Humanitario elkarteei eman genion.
Martxoko eta apirileko irabaziak Zaporeak elkarteari.
Maiatzeko eta ekainekoak AECMM elkarteari.
Uztailetik urrira artekoa Izan Iñurriri.

Aurrekoetan nioena errepikatuz, gure txikian bada zerbait. Mundua toki pixka bat hobea egiteko harri koxkorra

Hidrolizatutako kolagenoa: SAALDA eta gelatina

Bezero batek galdetu zidan ea zergatik gure hezur-salda zen horren likidoa. Bere ahizpak etxean prestatzen zuela eta askoz likatsuagoa (gelatinosoagoa) geratzen zitzaiola.

Ez naiz kimikaria, beraz, zer egin nuen? Delikatetxeko Edurneri galdetu, haiekin egiten dugulako gure hezur-salda, eta hona hemen bere erantzuna: