SAALDAren argazki lehiaketa

Atzo espero ez nuen sorpresa jaso nuen.

Alpeetan dabiltzan lagun batzuek beheko argazkia bidali ziguten Aiguille du Midi-tik (atzean Mont Blanc maitea):

Eta ideia bat eman zidaten: SAALDAren argazki lehiaketa egingo dugu!

Gaia: natura eta SAALDA.

Atera argazki bat naturan eta SAALDAren zerbait egon dadila argazkian: SAALDA poto bat, logoa, SAALDAren marrazki bat (umeak jarri ditzakezu lanean horretan, edota zuk zeuk egin, noski), …

Parte hartzeko bi aukera:

  1. Publikatu zerorrek Instagramen edota Twitterren eta aipatu/etiketatu SAALDA (Instagrameko gure kontu hemen, eta Twitterrekoa hemen).
  2. Bidali epostaz zure argazkia eta guk geuk publikatuko dugu argazkia gure sare hauetan.

 

Jasotako argazki guztiak gure Instagram eta Twitter kontuetan publikatuko ditugu, jarraipena egiten joateko.

 

Noiz arte: gaurtik hasita irailaren 8a arte.

Sariak:

  • Irabazlearentzat 400 ml-ko SAALDA kaxa bat eta HOONDOa kaxa bat.
  • Partaiden guztien artean SAALDAren bost katilu zozketatuko ditugu.

 

Aukeraketa: irabazlea geuk aukeratuko dugu. Nori egin dohaintza zuek aukeratzen duzue. Utzidazue zerbait nik erabakitzen 😉

Blogeko beste artikulu batzuk:

Zortzigarren dohaintza

Blog honetan ezer gutxi idatzi badugu ere, SAALDA proiektuak bere bideari eusten dio eta egin berri dugu bi urte hauetako zortzigarren dohaintza.

Berriz ere bezeroei galdetu nienean ea zein elkarte proposatzen zuten, erantzun guztiak bat etorri ziren: UNRWA (Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia). 

Denda hauetan erosi dezakezu SAALDA

Hona hemen SAALDA erosi dezakezun denda fisikoen zerrenda eguneratua (urriaren 9an eguneratua). Herri hauetakoren batetakoa bazara, edo gertu badituzu, bertan erosi! Bestela online erosi dezakezu eta etxera iritxiko zaizu eskaria.