30.000 euro fakturatuta

2026 hasieran bi urte bete bagenituen, pasa den astean izan genituen salmentekin fakturatutako 30.000 euroen mugarria pasa dugu (kopuru hori BEZ gabekoa da).

Dohaintzak direla eta, orain arte 7.535 euro eman ditugu eta apiriletik gaur arte daramagun irabazia ikusita, ziurrenik zortzi mila euroak pasako ditugu ekainaren amaieran.

Newsletterra jasotzen duten bezeroei astero bidaltzen dizkiet salmenten eta irabazien datuak. Baina mugarri hau hemen idazteko moduakoa iruditu zait.

Kopuru polita gurea bezalako proiektu xume eta txiki batentzat.

SAALDA - 30.000 blogerako

Blogeko beste artikulu batzuk:

SAALDA aurkezten telebistan

Atzo telebistan erreportaje labur bezain polita bota zuten SAALDA proiektuari buruz ETB1eko Sukalerrian saioan. Grabaketa Delikatetxen egin genuen eta proiektuaren sorreraz gain, non eta nola ekoizten den azaltzen da.

Hemen daukazu saio osoa, 16. minutuan dator gure tartea. Edo bestela, behean ikusi dezakezu SAALDAri buruzkoa soilik:

Hamaikagarren dohaintza

Hamaika (dohaintza) ikusteko jaioak gara!

Egin berri dugun transferentziarekin, hamaika dira jada SAALDAren bi urte eta erdi hauetan egindako dohaintzak.

Bezeroek proposatu eta aukeratutako elkartea Izan Iñurri da. Bularreko minbizia daukaten emakumeekin jarduten duen elkartea. Ahalduntzean eta akonpainamenduan lan handia  egiten dute.